Noiz bukatzen da armairua, historia eta memoria

  • Ehgam Euskal Herriko Sexu Askapenaren mugimendua berrasmatzeko zikloa abiatu dute bertako kideek, jende berria elkartu eta bide-orria elkarrekin lantzeko (erreportaje honetan kontatu dugu). Zikloak Koronabirus Osteko Sexu Askapena (KOSA) du izena eta azaroaren 6an Bilbon egingo duten ekitaldi handira bitarte, hainbat solasaldi antolatu dituzte. Horien kronikak jasoko ditugu hemen. Honatx lehena, urriaren 27an Arrasateko gaztetxean Noiz bukatzen da armairua? liburua hizpide egindako ekitaldiaren inguruan.


2021eko urriaren 29an - 08:12
Azken eguneraketa: 10:18

Noiz bukatzen da armairua? liburuaren atzeko azalean ondorengoa irakur dezakegu: "Okerrak ez gara historiagatik galdekatuak izan. Ez digute galdetu nahi izan, eta gure ahotsez eta eskuz sortu dugunean, ezabatua izan da. Eta horren lekuan, paperean idatzi gabeko arau bat eta bakarra, heteroaraua, gure gorputzetan ebakiz eta orbainez idatzi dute".

Eta, hain zuzen ere, LGBT+ memoria hizpide hartuta, Arrasateko gaztetxean ospatutako "Kosa" hausnarketa-zikloaren lehenengo egunak hain premiazkoa dugun memoria propioaren lanketan sakontzeko balio izan zigun.

Nola ulertzen eta zerekin lotzen dugu memoria historikoa? Hau nork idatzia da? Zeintzuk izan dira sexu askapenerako mugimenduaren mugarriak? Badugu zer ikasi gure ibilbideaz? Badugu baliabide nahikorik gure genealogia sortzeko? Eta batez ere, Ehgamek zer egin dezake honen aurrean?

Memoria, historian jazotakoa ezagutu eta aitortzeko ariketa gisa, testuinguru belikoei loturiko kontzeptua izan ohi da. Gure kasuan, 36ko gerra zibilaren, frankismoaren edota ETAren borroka armatuaren baitan batik bat.

Baina kolektibo zaurgarri, marjinalizatu eta isilaraziek beren egunerokoan eskubideen urraketa, gatazka eta "gerra" anitzak bizi dituzte, eta historiak gutxi asko egin du hauen aitortzan. Esan beharrik ez dago, kolektibo horien artean, disidente sexu-generikoak eta, ondorioz, sexu askapenaren aldeko mugimendua ere badaudela.

Horregatik, Arrasateko topaketan, batetik gure genealogiaren puzzlea osatzen lagunduko duten lan historiografiko gehiagoren beharra azpimarratu zen. Baita memoria ariketa horiek maila lokalagoan egitearen potentzialitatea ere.

Izan ere, herrietatik zisheteroarauari aurre egiteko sortu eta praktikara eraman diren estrategiak giltzarri garrantzitsuak dira gure historiaren narratiba kokatuago eta zehatzago bat sortzeko garaian.

Kolektibo zaurgarri, marjinalizatu eta isilaraziek beren egunerokoan eskubideen urraketa, gatazka eta "gerra" anitzak bizi dituzte, eta historiak gutxi asko egin du hauen aitortzan

Nola begiratu historiari

Memoriaren lanketa bat, zeinaren egiazkotasuna ez den etengabe zalantzan jarriko. Diskurtso hegemonikoak historiaren begirada hegemonikoa ere ezartzen duelako. Eta guk, okerrok, honen aurrean eta banakotasunetik harago, istorio kolektiboak bildu eta historia kolektiboa eraikitzearen ardura zuzena dugu. Zalantzarik gabe, tokian tokiko errealitateak memoriaren oihal zabalago batean josiz.

Bestetik, borroka-lubakien lehen lerroan gorputza jarri dutenen lana aitortzearen beharraz ere mintzatu ginen. Alegia, gure aurrekoek emandako urratsak eta utzitako ondarea plazaratzeaz. Ez bakarrik beren aldarrikapen eta lorpen historikoak argitara ekartzeko. Baizik eta, egun, hauek LGBT+ kolektibo(ar)entzat erreferente izan dadila.

Gure aurrekoek, mugarriz mugarri, gizarte-eraldaketan urratsak eman badituzte ere, hauen atzean esfortzu, eztabaida, adostasun, talka, bizipen, emozio eta hamaika istoriok ezkutuan jarraitzen dute. Eta, nolabait, eskarmentu kolektibo hura ondorengoen borroken oinarri bilakatzea lortu behar dugu.

Ziur gaude, beraz, memoriaren lanketa zisheteroarauaren logiketatik eta atzaparretatik askatzen lortzea gure erronka handienetako bat dela. Sexu eta genero disidenteontzako benetan bizigarriak izango diren herrien bidean, memoriaren iparrorratza gureganatzeak bidezidor ibilerraz asko irekitzen lagunduko baitigu.

Eta esparru honetan, zalantzarik gabe, Ehgamek ere asko dauka emateko.

* Ehgam berramestuz ekimena


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LGBTI
LGTBI pertsonak armairutik ateratzeko beldur dira lantokian

LGTBI kolektiboko hamar lagunetik bederatzik sekretuan mantentzen du bere sexu-joera laneko nagusien aurrean, eta lautik hiru ez da armairutik ateratzen lankideekin. Zergatiez, beldurrez eta arriskuez hitz egin dute Espainiako LGTBI+ Federazioak egin duen ikerketan.


Elena Guinea. Guztiontzako guneak sortzen
“Taberna bat edukitzea ardoak ateratzeko bakarrik, paso”

Etxe honetan askok ezagutzen dute Elena Guinea: 2021eko abenduan aldizkariaren azalean agertu zen, titi bakarrarekin eta irribarretsu, alboan zituela Sandra Barkaiztegi eta Olatz Mercader. Iñurri elkartearen (Min)bizi podcastean entzungo zuten beste hainbatek —Argia... [+]


Bilboko eraso homofoboa Legebiltzarrera iritsi da

Santomasetan bi homofobok sudurra apurtu zioten 23 urteko gazte bati eta kasu horren harira hainbat galdera egin dizkio Elkarrekin Podemos-IUk Eusko Jaurlaritzari, LGBTfobiari aurre egiteko neurrien inguruan. Bilboko EHGAMek ere badu zer esana: "Zisheteronorma babesten... [+]


2024-01-08 | ARGIA
LGBT+ eragileek Baionako apezpikua salatu dute Aita Santuak bikote homosexualez esandakoa desitxuratzeagatik

Eliza katolikoak abenduaren 18an argitaratu zuen Fiducia supplicans agirian bikote homosexualak bedeinkatzeko aukera eman zuen. Abenduaren 29an, beste agiri baten bidez, Marc Aillet Baionako apezpikuak Aita Santuaren hitzak bere modura interpretatu zituen. Bere elizbarrutiko... [+]


2023-08-24 | Ilargi Manzanares
Pertsona trangeneroen aurkako erasoak handitu egin dira

Eraildako Trans Pertsonen Behatokiak egindako “Trans hilketen monitorizazioa” txostenean 2021eko urriaren 1etik 2022ko irailaren 30era 44 herrialdeetan izandako 327 pertsona transen hilketak salatu dira.


Eguneraketa berriak daude