Copy
Para información en castellano haz CLICK AQUÍ

Deia egin nahi diegu zuen inguruan edota elkarte zein erakundeetan dauden sexu eta genero disidente guztiei.
Beraz, anima zaitezte eta EMAN IZENA!

Ehgam, Euskal Herriko sexu askapenerako mugimenduak puntu eta koma bat idatzi nahi du bere historian, ziklo berri bat irekiz. Aro berri bat non gure ekintza politikoak gure aurrekoen printzipio emantzipatzaile eta eraldatzaile berdinei heldu nahi dien eta mugimendu zabalago bat artikulatu nahi duen.

Hau dela eta, Ehgam berrirudikatzen, berpentsatzen, berformulatzen, berrarmatzen, berreratzen eta berramesten laguntzeko prozesu gisa, KOSA (Koronabirus Osteko Sexu Askapena) hausnarketa-zikloa aurkezten dizuegu.

Prentsa-oharra deskargatzeko sakatu hemen.

Komunikabideetako agerpenak ikusi nahi? KLIKATU HEMEN!

Hausnarketa-zikloan gai anitzak landuko ditugu: LGBT+ memoria, erasoen aurreko estrategiak, genero disidentziak, kultura ez heteroarautua, LGBT+ euskaraz eta euskaratik, familiak eta hazkuntzak zisheteroarautik at eta, nola ez, Ehgamen berramestea!

Eztabaidagaiak mahai-inguru, elkarrizketa kolektibo, aurkezpen, esperientzien trukaketa edota tailerren bidez landuko ditugu. Eta hauek, ondorengoen eskutik izango dira: Danele Sarriugarte, Kepa Errasti, Arrate Hidalgo, Loratuz Lotu elkartea, Albina Stardust, June Fernández, Oier Zuñiga, Josebe Iturrioz, Imanol Miner, Ibai Luque eta Joxemi Zumalabe fundazioko kideak, besteak beste.

KOSAren egitaraua egunez egun ikusi nahi? KLIKATU HEMEN!
KLIKATU HEMEN ETA EMAN IZENA!
Instagram
Twitter
Facebook
Website
Email
2021 Ehgam


Ez duzu horrelakorik gehiago jaso nahi?
Sakatu HEMEN.

Email Marketing Powered by Mailchimp