KOSA hausnarketa zikloaren saioa bihar, Herrigunean

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 3a, 00:00

KOSA (Koronabirus osteko sexu askapena) hausnarketa zikloa jarri du martxan Euskal Herriko Sexu Askapenerako Mugimenduak; eta hainbat ekintza burutuko dituzte. Horietako bat, Hernanin burutuko dute bihar, Urumea Herrigunean, arratsaldeko 18:30etan. Talde hausnarketa egingo dute bertan: Zer egin erasoen aurrean? Landuko du­te, zein izan daitekeen erantzun egokiena LGTB+ fobiaren edota gorroto diskurtsoen aurrean, besteak beste.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!